XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maria Markotegik Izarratuidatzi du umeentzako, eta Txalapartaren bidez plazaratu

Maria Markotegi idazle iruindarrak Izarratu liburua idatzi du, eta Txalaparta argitaletxearen bidez plazaratu.

Jatorrizko testua gaztelaniaz da eta euskarazko aldaera honetaz Iñaki Mundiñano itzultzailea arduratu da.

Liburuaren aurkezpenan, herenegun, Barañaingo ikastetxe bateko berrogei bat neska-mutilekin bildu zen idazlea.

Markotegik liburuaren hasiera azaldu zien, gero umeek bukaera asma zezaten.

Joanes izeneko pertsonaiak museo batera egiten duen bidaia liluragarria da istorioaren funtsa.

Markotegik aurkezpenean azaldu zuenez, 1993an bururatu zitzaion Izarratu idazteko ideia; lehen aldiz ospital batera joan behar zuen haur bati zer oparituko ari zela pentsatu zuen istorio hau idaztea, gero oparitarako emateko esperantzarekin.

Berlingo Pergamo museoan kokatu du istorioa eta Van Gogh margolariak garrantzi handia dauka bertan.

Zortzi eta hamabi urte bitarteko umeentzako omen da liburua, bestalde.

Etumetako basajauna aterako du Azpeitiko Udalak laster

Hilaren 24an Etumetako basajauna liburua aurkeztuko du Azpeitiko Udalak.

Orain ehun urte baino gehiago idatzi zuen Juan Venancio Arakistainek eleberri hau, gaztelaniaz, eta oraingo argitalpena euskarazkoa da, itzulpena Enrike Zurutuza azpeitiar albaitari erretiratuak egin duelarik.

Arakistain Deban jaio zen eta Azpeitian bertan bizi izan zen urte askoan, horko jabetzaren errejistroko arduraduna izan zelarik.

Euskal tradizio, ipuin eta elezaharrak biltzen jardun eta gero, 1882an Etumetako basajauna publikatu zuen.

Tankera erromantikodun eleberria da, Erdi Aroko hainbat pasadizo ezagun txertatzen dituena, hala nola ahaide nagusien arteko borrokak eta Beotibarko gudua.